BIZKAIKO PR (IBILBIDE LABURRAK)

Bizkaiko PR (ibilbide laburrak) ibilbide homologatu guztien gidaliburua da “52 rutas por senderos PR de Bizkaia”. Orotara, goiz pasa edo egun osoan egiteko moduko 53 txango dira. Bizkaiko ondare naturala eta paisaiaren aniztasuna ezagutzeko gonbit paregabea da. Izan ere, herrialdeko barruti natural ezaugarrietara eramaten bagaitu ere (Urdaibaiko biosfera erreserba eta Gorbeia, Urkiola eta Armañongo parke naturalak alegia), bestelako eremuetan ere murgiltzen da, ez hain ezagunak baina, seguru, ezagunenak bezain ederrak. 

Liburuko 230 orrialdeetan eskualdeka antolatutako 53 ibilbide daude. Txango bakoitzaren deskribapen zehatzari argazkiak, jakingarriak eta mapa bana erantsi zaizkio. Egilea Ricardo Hernani mendizale aditua da, Bizkaiko Mendi Federazioko lehendakariordea. Mendizaleentzako ehundik gora artikulu idatzita dago. Sua Edizioak-ekin liburu bi argitaratu ditu, orain aurkezten dugunaz gain: “Las montañas más bellas de Cantabria” (2018) eta “Valdegovía-Gaubea, 46 pequeños, medianos y largos recorridos” (2011). Liburu honetako ezaugarri nagusia aniztasuna da. Gustu guztiak ase uzteko moduko ibilbide sorta dakar: itsas ondoko lapatzak, zingirak eta talaiak, bertoko basoak, ibaiak eta ur-jauziak, ermitak eta baserriak, zubi eta galtzada zaharrak eta, jakina, tontor lerdenak. Askotan, paraje bakartiak izango dira; beti, ederrak. www.sua.eus.