EHIZA

Hauazkena taldearen animazio berria da Ehiza. Ruth Escobar, Jugatx Astorkia, Miriam Inza, Angela Jurado, Oihana Leunda, Arrate López Apellániz, Naiara Mallabia, Uxue Reinoso, Bego Vicario eta Roberto Zabartek osatzen duten kolektiboak, 2016tik EHUn lan egin du izen desberdinekin, baina beti irakasle, ikasle eta ikasle ohien arteko elkarlana bilatuz. Kimuaken parte hartu dute Beti bezperako koplak (2016) eta Areka (2017) filmekin.

Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarrak 1969. urtean egindako Homenaje a Tarzan. Capitulo I. La cazadora inconsciente animaziozko film labur esperimentala “continuará” (jarraituko du) hitzarekin amaitzen zen. Ehizak nolabaiteko jarraipena ematen dio film hari, eta animalien harrapaketaren analogia erabiliz, gaur egun gertatzen diren egoera lazgarriak eta giza eskubideen urraketak salatzen ditu.

Vimeo: vimeo.com/user30410745