LURRAMA 2020

Plazer handiz, aurtengo afitxa aurkezten dizuegu. Lurrama ekitaldi parte hartzaile den gisan, aurtengo afitxa egiteko, jendearen laguntza eskatu genuen argazki lehiaketa antolatuz.

30 pertsonek parte hartu zuten, 55 argazki bidaliz. Lurramako kideen artean momentu aberatsa bizi izan dugu, argazki bakoitxak ixtorio bat kondatzen duelako. Maila biziki altua zen, eta aukeratzea beti zaila izanik ere, lehiaketan parte hartu zuen Ma-Pi Ostiz argazkilari profesional berriarena hautatu dugu.

Kuiatxo borobila eskuan, haur gazte honek Lurra planeta altxor bat bezala erakusten digula iduritu zaigu, eta funtsean hau zen erran nahi genuena gure aurtengo tematikarekin : “Biharko mundua, gaurko hautua”. Planeta babesteko, altxor bat bezala kontsideratu behar dugu, eta gaurdanik eginahalak egin bai laborantzan, bai arlo guzietan, lurra eta jendea osagarri onean atxikitzeko.

Lurrama azaroaren 13, 14 eta 15ean iraganen da Miarritzeko Iraty gelan. Datak atxik !

 

Estelle Gogni
Lurrama
20 Cordeliers karrika – 64100 Baiona
06 89 29 19 85
www.lurrama.org