YA NO DUERMO

Marina Palacioren (Donostia, 1996) hirugarren film laburra da Ya no duermo. Elias Querejeta Zine Eskolaren Sorkuntza graduondoko lehen promozioan landu du eta Gariza Produkzioak etxeak ekoiztu du. Zinegile gazte hau Arte Ederretan graduatu zen Madrilgo Konplutentse Unibertsitatean eta hainbat diziplina artistikotan egiten du lan, bereziki zineman eta argazkigintzan. Gaur egun, bere lehen film luzea idazten ari da Noka Mentoring 2020 programaren barruan.

Ya no duermok Miguel (12) eta bere osaba Kechus (60) erakusten dizkigu. Banpiroen pelikula bat filmatu nahi dute. Elkarrekin zerbait sortzeko ahalegin horretan, errealitatea eta fikzioa txandakatzen dira, haurraren eta helduaren artean sortzen den harreman berezia erakusten duen jolas batean.