ÉRIC ROHMERRI ESKAINITAKO ZIKLOAREN AURKEZPENA

Tokia: Tabakalerako zinea (Andre Zigarrogileak plaza, 1-1. solairua. 20012 Donostia).

Data eta ordua: Osteguna, urriak 1, 11:00etan.

* Komunikabide grafikoentzako deialdia: 2020/10/01; 10:45ean; Tabakalerako sarreran (Andre Zigarrogileak plaza).

Parte-hartzaileak:           

–          Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria.

–          Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari orokorra.

–          Xabi Garat, Cinéma Le Sélect aretoaren zuzendaria.

–          Marie Rivière, aktorea.

Gaia: Euskadiko Filmategiak, Tabakalerarekin eta Bilboko Arte Ederren Museoarekin lankidetzan, ÉRIC ROHMER zinemagile frantsesari eskainiko dion zikloa aurkeztuko du. Guztira 11 film proiektatuko dira urria eta abendua bitartean Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Ederren Museoan. Era berean, emanaldi berezi bat izango da Donibane Lohizunen. Azkenik, zinemagilearen ibilbidea errepasatuko duen mahai-inguru bat ere programatu da.

 

EUSKADIKO FILMATEGIA

Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (2.solairua)
20012 Donostia
Tel. +34 943 46 84 84 Fax. +34 943 46 99 98
filmoteca@filmotecavasca.com
www.filmotecavasca.com

ERIC_ROHMER_PA_deialdia_convocatoria_RdP