NANOCAM – UNIBERTSOAREN ESKALAK

2020/10/14 | 12:00etan*

* Hasiera ordua
Behin emanaldia hasita badago, ezingo da gure proiekzio gelara sartu.

Nori zuzendua: Publiko guztientzat
Prezioa: 7.00 €

Sarrerak planetarioko txarteldegian eta online. Webgunean erosteko aukera ekitaldiaren data baino 15 egun lehenago aktibatuko da.

Saio hau gela aldez aurretik erreserbatu duten ikasleentzat. Publiko gisa emanaldira sartzeko aukera dago, planetarioko kupulan gelditzen den eserleku kopuruen arabera. 

SAIOA:  NanoCam – Unibertsoaren eskalak + zeruaren azalpena zuzenean + gaurkotasun astronomikoa

IZAR-ESKOLA

IZAR-ESKOLA ikasteko gogoak pizteko baliabidea da eta adin guztientzat zuzenduta dago. Hezkuntza-eskaintza honetan kasteko prozesua jolasarekin uztartzen da izar, zientzia eta teknologiaren bitartez. Astronomiaren eskutik beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, hala nola, historiara, literaturara, arte plastikotara, filosofiara, pil-pilean dauden teknologietara edota beste hizkuntzetara.