LITTLE JOE KRESALA ZINEKLUBAN

Urriak 27

Little Joe (2019) 105 min. Austria. Zuzendaritza: Jessica Hausner. Gidoia: Géraldine Bajard, Jessica Hausner. Argazkilaritza: Martin Gschlacht. Aktoreak: Emily Beecham, Ben Whishaw, Kit Connor, Leanne Best, Kerry Fox, David Wilmot, Goran Kostic, Andreas Ortner, Andrew Rajan, Sebastian Hülk, Lindsay Duncan, Phénix Brossard, Yana Yanezic. Drama. Fantastikoa.

Alice ama ezkongabea da, eta landareak hazten ditu espezie berriak garatu nahi dituen enpresa batean. Bere konpainiaren azken diseinu arrakastatsuaren arduraduna da, balio terapeutiko handiko landare eder bat, zeina baldintza onenetan badago, ondoan duen orori zorionaren antzeko zerbait sentiarazten dion. Egun batean, Alicek bere enpresaren arauen aurka joatea erabakiko du eta landare bat eramango du Joe, bere semearengana. Biek “Little Joe” bezala bataiatzen dute. Hazi ahala, Alice bere sorkuntza berria ez dela bere izenak iradokitzen duen bezain kaltegabea ulertzen hasten da.