BUSTURIA

Bein baten bai eijetorren neska gaste bat, ausoko baserri baten josten einda gero, bere etxeruntz. Eta bidian etorrela santzo bat entzun eijeban. Berak-be erantzun ein eijotzan.

Bigarren santzua. Eta berak-be bigarrenez erantzun eijotzan.

Irugarrena, ta bardin.

Ba urreingo goxian toki artan ez eijeben aurkitu besteik ule batzuk ta janzki sati batzuk izan ezik.

Beste bein beste neska batzui ara zer gertatu jaken.

Onek-be jostetik eijetozen eta bardin entzun eijebezen iru santzo, ta irurai erantzun.

Atzeruntz begiratu eijeben eta eurakanuntz etorrela ikusi eijeban zuzko zerbat, axia baño aguruau.

A ikusi ebenian, aurrian euken baserri baten sartu eizien ariñeketan.

Sartu ta belaxe “zart” atian plastazo bat entzun ei zan.

Andik gerora begiratu eijeben zer izen zan, ta bost atzamarren markak eijegozan atian.