JAVIER ALFAYAREN HITZAK (1973): ORKESTRA GORRIA

Orain hilabete batzuk elkarrizketa bat argitaratu du [1973]
Parisko Le Nouvel Observateur astekariak;
elkarrizketa hartan, Leopold Domb-Trepperrek zehaztasun hau egin zuen
Orkestra Gorri ospetsuaren buru egindako lanaren gainean:
“Historikoki bereizi beharra dago nobeletan agertzen diren profesional horiek
eta erresistentziakide antifaxistak, geu, alegia,
espioitzaren garrantziaz ohartu ginen militanteak”.

Halako oharpenak ikus ditzakegu Gilles Perraulten liburuan
eta sare ospetsu hartaz eginiko beste batzuetan.
Eta norbere burua espiatzat ukatzearenak
erro politiko eta psikologiko argiak ditu.
Espia bat gaizki ikusia dago, baita erabiltzen dituztenen begietan ere.
Nolabait esan, traizioaren profesionala da,
eta jakaz edozein unetan aldatuko dela espero daiteke.

Trepper, ordea, Rado bezala
—haren erakundea ere behin baino gehiagotan aipatua dago orri horietan—
edo Richard Sorge izugarria, gogoangarria bezala, ez zen espia profesionala.
Orkestra antolatzeko eta martxan jartzeko zereginean bete-betean murgildu aurretik
lanbiderik baldin bazuen, hori iraultzailearena zen.

[…] Koadro animatu eta nobelazko bat da. Eta egiazkoa.
Horra hor zergatik duen interes apartekoa.
Perrault inteligentziari esker ez zen erori
inora ez daramaten sinpletasun manikeoetan.
Liburu arras engaiatua da, arras antifaxista,
Orkestra Gorria ez da inola ere “onen eta gaiztoen” liburu bat,
gaur egun maiz egiten diren erreportaje-liburuen trazako beste bat.
Lehen argitaraldia egin zutenetik zazpi urtera,
ez dago dudarik, bere generoko klasiko bat bihurtu da.