‘GOIERRI MENDE BAT LEHENAGO’ ERAKUSKETA

Azaroa, Zientziaroa zikloa amaitu bada ere, lanean jarraitzen dugu. Dagoeneko, “Goierri mende bat lehenago (Posta-txarteletako irudietan)-El Goierri hace un siglo (visto a través de la tarjeta postal)” erakusketa Lazkaon dago ikusgai; hain zuzen ere, abenduaren 1etik 15era Lazkaoko kultur etxeko erakusketa aretoan ikusi dezakezue arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, aforo mugatuz eta segurtasun neurriak hartuta.

Erakusketa honetan 23 herritako 150 argazki ikusi ditzakezue 16 paneletan jasota. Merezi du bisitak!

Izenburu berarekin, salgai daukazu ere Lemniskata Kaierak bildumako laugarren alea (100 orrialdetan 150 argazki 23 herritakoak); dagoeneko salgai duzu 5 €tan Gerriko liburudendan.