MANASLU EKI NEGUKO ESPEDIZIOAREN AURKEZPEN EKITALDIA

EKITALDIA: 2020-2021 Alex Txikon: Manaslu Eki neguko espedizioaren aurkezpen ekitaldia

LEKUA: Euskal Museoko Klaustroa (Miguel Unamuno plaza, 4. 48006 Bilbao)

EGUNA: Astelehena, 2020ko abenduaren 28a

ORDUA: 10:00etan

Datorren astelehenean, abenduaren 28an, Alex Txikon mendizaleak, datorren egunetan hasiko den eta bi hilabete baino gehiagoz Nepalera eramango duen Manaslu Eki Fundazioa neguko espedizioa aurkeztuko du. Izaera sozial eta humanitario nabarmena duen espedizio jasangarria izango da.

Aurkezpen ekitaldian Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kiroletako Foru Diputatuak; Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiak; Jose Galíndez EKI Fundazioko presidenteak; eta Jorge García del Arco AQUADATeko CEOak hartuko dute parte.

OHARRA: argazkia ekitaldiaren amaieran egingo da, aurkezpen ekitaldia ixteko

Ekitaldia streaming bitartez ere jarraitu ahal izango da: gaztelaniaz/euskaraz 10:00etan https://youtu.be/quDXzjPu1aU; ingelesez, 11:00etan https://youtu.be/g29O5BCGMN8

28dic_20 CV Expedición Manaslu EKI ALEX TXIKON