LEMNISKATA URTARRILEKO PROGRAMAZIOA

Urte berriarekin batera hemen gara berriro.

Abenduaren 31n amaitu zen VII. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketako eta aurtengoan ere arrakasta haundia izan du.

241 argazki aurkeztu dituzte; gehienak estadukoak badira ere, nazioartetik ere jaso ditugu, tartean Iran eta Vietnamekoak.

Argazki Lehiaketako Sari banaketa urtarrilaren 29an egingo dugu Beasaingo Igartza jauregian.

Izan ere, urtarrilean ohikoa dugun zikloa hasiko dugu, Urtarrila, matematikaren bila. Hitzaldi eta ekitaldi guztiak presentzialak izango dira osasun neurri guztiak hartuta: termometroa, hidrogela, distantziak, maskarak…

Hona hemen aurtengo programazioa:

https://issuu.com/lemniskata/docs/urtarrila.pub

     Urtarrilaren 15ean, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: “Cuentas y cuentos: matemáticas y literatura”. Marta Macho

     Urtarrilaren 22an, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: “Las matemáticas en tus manos”. Raúl Ibáñez

     Urtarrilaren 29an, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: VII. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketako sari banaketa

     Urtarrilaren 29an, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: VII. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketako Erakusketa

     Urtarrilaren 29an, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: “Matematika posta-zigilutan”. Alexander Aginagalde