BUIO

Hilabeteko lehendabiziko filma. Otsailak 2an, Emanuela Rossi zuzendari italiarraren, BUIO filma izango dugu ikusgai. Hiru ahizpa etxe barruan bizi dira, kanpoan dagoenaren beldurrez. Aita da kanpora ateratzen den bakarra. Baina, dena aldatzen hasiko da. Etor zaitez saiora eta ikusi zer gertatzen den.

Saioa 19:00tan hasiko da eta sarrerak Truebako lehiatilan salgai izango dira, egunean bertan, 18:00tatik aurrera. Hala ere, sarrerak, gure webgunean (https://bit.ly/3jzrydc) eros ditzazkezue. Online salmenta, asteartea 2ean, 17:30tan itxiko da.

  • Buio. Italia. 2019. 96 min.

  • Zuzendaritza: Emanuela Rossi

  • Gidoia: Claudio Corbucci, Emanuela Rossi

  • Argazkilaritza: Marco Graziaplena

  • Aktoreak: Valerio Binasco, Denise Tantucci, Gaia Bocci.

  • Drama/Intriga

Stella gaztea bere aita eta bi ahizpekin bizi da lehioak torlojuz itxita dituen etxe aldendu batean. Urte batzuk lehenago egon zen eztanda baten ondorioz, aita da etxetik atera daitekeen bakarra. Baina bere istorioak gezur handi bat ezkutatu dezake…