AS TEARS GO BY

Otsailak 16ean, Truebako 1.aretoa beteko dugu, Wong Kar Wai zuzendariaren AS TEARS GO BY filma ikusteko. Baina, areto bat bakarrik? Ez. Sarrera gabe geratu direnentzat, jakin berri dutenentzat,… hona hemen berri bat: 2.aretoa ireki dugu. Saiora etorri nahi badezue, azkar ibili eta erosi zuen sarrera lehenbailehen. Sarrerak desagertzen hasi dira!

Saioaren hasiera, ez da ordu berdinean izango, bi aretoetan. Hemen dituzue, areto bakoitzaren orduak:

  • 1.Aretoa: 18:45tan hasiko da.

  • 2.Aretoa: 19:15tan hasiko da.

  • Wong gok ka moon. Hong Kong. 1988. 105 min.

  • Zuzendaritza: Wong Kar-Wai

  • Gidoia: Wong Kar-Wai

  • Argazkilaritza: Andrew Lau

  • Aktoreak: Andy Lau, Maggie Cheung, Alex Man, Jacky Cheung, Ronald Wong, Wong Ang, William Chang, Lam Kau, Huang Pa-Ching, Chang Tseng, Kan Tat-Wah.

  • Drama

Bi anai mafia txinatarraren munduan sartzen dira. Bata, gazteena, istiluak ekidin ezinik da, bere izaera oldarkorra dela eta. Bestalde, anaia zaharrenak, maiteminduta, ingurugiro beltz horretatik irten nahi du. Baina lehenago bere anaia gazteari lagundu beharko dio.