FIGHT GIRL

Otsailak 23

Hilabete hau ondo amaitzeko, FIGHT GIRL filma ikusiko dugu. Film honek, gure potentzialean eta barruan daukagun indarrean kofiantza izaten erakutsiko digu. Gainera, elementu edo egoera negatiboen aurrean borrokan jarraitzeko konfiantza emango digu, Etor zaitez saiora eta ezagutu Bo (gure pertsonai nagusia).

Saioa 19:00tan hasiko da eta sarrerak Truebako lehiatilan salgai izango dira, egunean bertan, 18:00tatik aurrera. Hala ere, sarrerak, gure webgunean (https://bit.ly/3jzrydc) eros ditzazkezue. Online salmenta, asteartea 23ean, 17:30tan itxiko da.

  • Vechtmeisje. Herbehereak. 2018. 84 min.

  • Zuzendaritza: Johan Timmers

  • Gidoia: Barbara Jurgens

  • Argazkilaritza: Jeroen de Bruin

  • Aktoreak: Aiko Beemsterboer, Manuelle Grives, Hilde De Baerdemaeker, Robert Nederlof, Bas Keizer, Ali Ben Horsting, Rein Hofman, Bob Schwarze, Dioni Jurado-Gómez, Noa Farinum, Dana Goldberg, Dyon Wilkens, Mighty Mika, Adnane Atallah, Luna Becking, Nick Vorsselman.

  • Akzioa. Drama

Bo, hamabi urteko neska bat, talentudun baina jenio handiko kickboxing borrokalari bat da. Gainera, bere gurasoen dibortzioa dela eta, hauen haserrealdi etengabeekin distraituta dabil. Bok bere emozioak kontrolatzen ikasi behar du, eta, aldi berean, dena kontrolpean eduki ezin duela onartu.