BERMEO

Bermio’n uste ixeten dabe iñor promes bat bete barik il ezkero, purgatoriyuen egoten dala arik eta beste batek bere ordez bete artien.

Askotan agertuten die olan il eikuen arimek. Eta agertuten yakonari esaten eideutsoe.

-Pañelorik bakozu?

-Bai.

-Ekasu, ba, mesedez.

Ta pañelue, arimiek ukuten deutsonien, erre eitten eida. Orduen arimiek esaten eidotzo: Lagun iedazu mesedez San Juan’era (Gaztelugatxera) neure biziyen egin eiko promes bat kunpliduten.

Iuten eidie ba, ta Burgo ingerutik Arene, Agarre, San Migel da beste ausuetako etxe batzuk argi-argi egoten eidie, beste batzuk illun-illun. Da arimiek esaten eidotzo laguneri:

-Ikusten dozuz an etxe batzuk argi-argi?

-Bai.

-Ta bezte batzuk illun-illun?

Bai.

-Ba argi dagozen etxietan errosariyue erresa dabe geur, illun dagozenetan ez.

San Juan’en, geue ixen arren, atiek be zabalik egoten eidie. Ta promesa kumplidute gero arimie ta lagune etorten eidie lengo lekure, ta orduen arimiek esaten eidotzo: Ekasu eskue. Ta eskue ez eida bero egoten. Aa arimiek esaten eidotzo: Oin banue zerure, ta eskerrik asko zeuri.