VALLE DE TENA. CUNA DE TRES MILES (EL MUNDO DE LOS PIRINEOS BILDUMA)

Fernando Biargek idatzi du El mundo delos Pirineos bildumako gida hau. Ondo baino hobeto ezagutzen Tena harana bera eta bere argazkiekin jaso du tokiko edertasuna. Izkututako basterr politak, haranari begirada botatzeko tokirik egokienak eta bertoko herrien nortasuna eta jenderaen berri emango digu hurbil hurbiletik. Oso gida berezia da, beraz, egilearen bihotzari lotutako eremua baita Tena harana.

Sentimenduz gainetik, praktikoa ere bada, noski, bidaia prestatzeko eta antolatzeko beharko ditugun informazioak jasotzen baititu: herrien informazioa, bisita merezi duten tokiak, patrimonioa eta monumentuak, naturan egin ditzakengun ekimenak, jatetxeak eta bertoko gastronomía… Gutxi balitz, mendian ibilteko eta ibilaldi egiteko hogeitamar proposamen ere eskeintzen dizkigu Fernandok: basoak, lakuak, mendiak eta gailurrak, ur-jauziak… Tena harana osoa jarriko du Fernando Biargek gure eskuetan.