FAS ZINEKLUBA: “LA LLORONA”

2021eko apirilak 13

18:30etan

El Carmen” aretoa, Indautxu plaza, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

La llorona – 2019 – Guatemala-Frantzia – 97 m. – Zuz.: Jayro Bustamante – V.O.S.C.

Edukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas.com helbide elektronikoaren bitartez

La Llorona espektro bat da hispanoamerikar folklorean. Ahozko tradizioak dioenez, penak itotako emakume baten arima da, zeinak bere haurrak ito baitzituen eta geroztik, damututa eta madarikatuta, gauez ibiltzen baita haien bila ibai, herri eta hirietan barrena, negar zotin zorrotz eta beldurgarriekin. Jayro Bustamante kondairaz baliatu da bere herrialdearen historia eta gizartea agertzeko.

60ko hamarkadako gatazka armatuan, Alma eta haren umeak hil egin zituzten; genozidioaren buru Enrique Monteverde jenerala dago. 30 urte geroago, epaitu egingo dute, baina absolbitu egingo dute, Efrain Rios Montt genozidarekin gertatu zen bezalaxe; izan ere, filmak hura gogorarazten du argi eta garbi. Eta jenerala negar zotinak entzuten hasten da, Lloronaren izpiritua da, bizien artean dabilena justizia eskatuz.

Ezohiko narratiba da, elementu errealistak, fantastikoak eta beldurrezkoak nahasian baitakartza.

Filma jaialdi batean baino gehiagotan ibili da, eta izendapenak eta sariak jaso ditu.

Trailerra

LA LLORONA | Tráiler Oficial Español Latino (2020) | Jayro Bustamante – YouTube

+ KORTeN! Quebrantos, Maria Elorza-Koldo Almandoz  (EH, 2020, 7’, Dok)

Gonb.: Toni Garzón Abad (zuz)