ILARGI GUZTIAK (V.O.S.E.)

Laster Golem zinematan… Kasu!

Izenburua: Ilargi Guztiak

Zuzendaria: Igor Legarreta

Iraupena: 80 min.

Aktoreak: Haizea Carneros, Josean Bengoetxea, Itziar Ituño, Lier Quesada,

Zorion Eguileor, Elena Uriz

Laburpena:

“Azken gerra karlista amaitzear dela, umezurztegi batetik neskato bat erreskatatzen du basoaren barrenean bizi den emakume misteriotsu batek. Larriki zaurituta, eta heriotzaren atarian dagoela sentituz, neskatoak uste izango du Zerura eramateko bere bila etorri den aingeru bat ikusi duela … laster konturatuko da, egun berriaren egunsentian, izaki bitxi honek betiko bizitza eman diola bere laguntasunaren truke.

Bere izaera berriaren pean, bere haurtzaroan itxitako denboraren igarotze mingarria ‘bizi’ beharko du, eta ilargi ugari kontatu beharko ditu Candido ezagutu arte, bere etxean alaba balitz bezala hartuko duen gizon apala, eta berarekin hasiko du bidaia bere izaera berriaren kontra eta bere bizitza kendua berreskuratzeko ametsaren bila “.

Trailerra:

https://www.youtube.com/watch?v=nXtRZmotkHg