TXOMIN AGIRRE: “AUÑEMENDIKO LOREA”

Gertaera zarren albistarik euki nai badozu, neure irakurle euskaldun biotzeko; len-lenagoko emakume gozo maitagarri bat ezagutu nai badozu, zatoz neugaz batera Frantziaruntz; Auñemendi tantaiak igaro daiguzan biok, euskal etxe baten barruan sartu gaitezan (atseden bat egiten bakarrik, zerren gero asko ibilli bearko dogun), eta gauza bene-benetan ikasgarriak ikasten saiatu gaitezan. Baiña nekatuten bazara, eta bide luzeetan ibilteko gogorik ez badaukazu, zagoz geldi-geldirik zeure tokian: zeure gelatik urten baga bear dan guztia ikusiko dozu. Irudimen azkarraren ego zoliak zabaldu ditut, adimenaren argi zerbait erakuslea isioturik daukat, eta emendik prantzez anaien errietaraiñoko osterea berealaxe egingo dot, ango barri guztiak zuri ekartearren.“.