ALVARO MUNDIÑANO

Dakizunez, bi aste barru bukatuko den kanpaina batean murgilduta gaude, Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren liburua argitaratzeko nahian.

Kanpainaren lehen fasean, 250 ekarpen baino gehiagori esker, proiektua egin ahal izateko gutxienekora iristea lortu genuen. Bigarren fase honetan, berriz, ekarpenak jasotzen jarraitu behar dugu, auzoaren oroimenari buruzko proiektu hau handiagoa izan dadin eta, liburuaz gain, erakusketa bat edo auzo-jardunaldi batzuk egin ahal izateko.

Hori lortzen laguntzeko, Álvaro Mundiñano margolariak Alde Zaharreko iturriei buruzko bost koadro eman ditu, udatik Plazara! zentroan erakusgai daudenak,  kanpainan 200 euro jartzen dituztenek aukera izan dezaten hemen erakusten dizkizugun koadroetako bat aukeratzeko, dauden sariez aparte (ordenaturik aukeratu ahal izango dira agortu arte ).

Aukera hau urriak 27, baino ez da posible izango; beraz, interesik baduzu, laguntzera animatzen zaitugu. Hona hemen ekarpenak egiteko esteka:  https://goteo.cc/haciendobarriohaciendohistoria

Gogoratu kanpainan ekarpen ekonomikoa egiten baduzu, PFEZren aitorpenean %25eko zerga-desgrabazioa egin dezakezula. Crowdfunding-aren orritik egin ezin baduzu edo ez badakizu, Auzoenean egongo gara, astelehenean, arratsaldeko 6tik 8ra, eta ostiralean, 12tik 14ra, egiten laguntzeko. Baita lokalean esku-ekarpena egin dezakezu ere. Ekarpen guztiak ongi etorriak dira.

Mila esker eta zure laguntza espero dugu!

Denok gara auzoa

AZ Ekimena-Alde Zaharra

Centro Comunitario Auzoenea

Aldapa 3-5. 31001 Iruñea·Pamplona

proyectoazekimena.az@gmail.com
948227787 – 606248124