TEILATUETAN

Teilatuetan teilak banan banan jarri

aspalditik baditu, haurtxoen hazkurri,

eguraldi orotan paisaian xinaurri,

eskolan gutxiegi baitu irakurri.


 

Teilak ematen ditu, misio noblea,

jendeari teilatu hau bilakatzea,

noiz bere patua den alokatzea,

hilero amesgaitza sari ordaintzea.


 

Etxe eraikiaren teilatu azpian,

nahiko luke baietz azken hatsa eman,

baratzea begira eguzki sartzean,

biziko lana utzi haurren eskuetan.


 


Horregatik gaur ere zurubira igoko,

zango zahartuetan, bizkarra minduko

ta izerdi patsetan larrua erreko,

eta eroriko da, ekitan betiko.


 


2020/11/21

Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2021