AURKEZPENA: GURE LANA

Gaurkoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzko artikulua izanen duzue.

Unibertsitatean hainbat ikerketa talde daude, hamaika gaien inguruan lan egiten dutenak. Kasu honetan, zientzia departamentuari buruz pixkat hitz egingo dut, zertan lan egiten dugun jakin dezazuen.

Ni Maitane Maisterra naiz. Esan bezala, zientzia departamentuan lan egiten dut, zehazki “Reactores Químicos y Procesos para la Valorización de Recursos Renovables” ikerketa taldean. Gaur egun, doktoretza egiten ari naiz, eta lehenengo artikulu honetan nire gaiari buruz hitz egingo dizuet.

Doktoretza lor daitekeen titulurik altuena da. Honetarako normalean 4 urteko ikerketa bat egiten da, eta behin hori eginda, epaimahai baten aurrean egindako lanaren aurkezpena egin behar da.

Nire kasuan kimikaria naiz, zehazki senda belarretan aditua. Hori dela eta, nire doktoretzaren gaia Txopo zuhitzaren azala ikertzean datza.

Landare guztiek, gehien bat zuhaitzek, lignina konposatua daukate. Honek, landareari indarra ematen dio, gora hazi ahal izateko. Konposatu honek, polimero natural bat da. Honek molekula oso oso handia dela esan nahi du (unitate bat, hainbat aldiz errepikatzen dena). Molekula handi hau, fenol unitatez osatuta dago. Molekula hauek milaka aplikazio dauzkate, adibidez, oso antioxidatzaile onak dira. Konposatu hauen iturria nahiko mugatua da, eta gaur egun iturri nagusia petrolioa da. Hori dela eta, lan hau oso interesgarria da, izan ere, petrolioa ordezkatzeko bidea baita.

Horretarako, hainbat pausu jarraitu behar dira. Alde batetik Txopoaren azaletik lignina isolatu behar da, eta behin isolatua daukagunean hau zati ezberdinetan apurtu behar da. Momentuz, egindako lana lignina hau isolatzeko eta apurtzeko hainbat modu ikertzea izan da. Horretarako hainbat prozesu ezaugarri ezberdinekin probatu egin dira, tenperatura, disolbatzailea eta erreakzio denbora aldatuz. Probaketa hauek kondizio optimoak zeintzuk diren jakiteko egiten den prozesua da.

Hainbat katalizatzaile erabili dira ere bai. Hauek erreakzioa azkartzeko eta errazteko erabiltzen dira. Kasu honetan, Rutenioa (Ru), zeolita ezberdinak (SBA-15, MCM-41, MCM-48…) eta Molibdenoa (Mo) erabili dira.

Momentuz emaitza oso onak lortu egin ditugu, eta artikulu bat argitaratu dugu (beste hainbat garatzen ari gara). Artikulua, zientzia arloan, zure ikerketa eta lanaren kalitatea ebaluatzeko modua da, beraz, oso pozik gaude. Hauek aldizkari internazionaletan argiratzen dira ingeles hizkuntzan idatzita.

Beste lanen bat egin dugu Txopoaren azalarekin ere bai, baino hau hurrengo batereko utziko dugu.

Ikusten duzuen bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikerketa pilo bat aurrera eramaten dira, gai oso interesgarriak garatuz. Poliki poliki hainbat artikulu bitartez lan hauen berri ematen saiatuko gara. Izan ere, hemen egindako lana publikoa da, eta gizarteak zertan lan egiten dugun jakitea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.