ANNE OYARZUN, NUP-EKO DOKTOREGAIA, INGENIARITZA BIOMEDIKOKO EIT EUROPAR SARIEN LEHENENGO EDIZIOKO FINALISTA IZAN DA

Master bukaerako proiektua aurkeztu du, zeinak abdominal aortaren aneurisma ebakuntza ondoko kontrola ahalbidetzen duen erraminta inplementatzen duen, sare neuronaletan oinarrituta.

Anne Oyarzun Domeño, NUP-eko doktoregaia eta Ingeniaritza Elektriko, Elektroniko eta Telekomunikazioetako Departamentuko proiektu kolaboratzailea, European Institute of Innovation and Technology (EIT) erakundeak antolatutako sariaren finalista izan da. NUP eta Vicomtech enpresa teknologikoarekin bat egindako Master Bukaerako Proiektuak, abdominal aortaren aneurismaren ebakuntza ondoko jarraipen eta kontrolerako irudi medikoetan oinarritutako sare neuronala inplementatzen du. Proiektu honekin, Ohorezko Matrikula jaso zuen Annek.

Aorta abdominalaren aneurisma

Aorta abdominalaren aneurisma (AAA), aortaren gune abdominalaren zabalkuntza progresiboa da. Kasu gehienetan tratamendua eta etengabeko kontrol eta jarraipena behar izan ohi dute pazienteek. Diagnostikoari dagokionez, ordenagailu bidezko tomografia axiala (TAC) erabiltzen da, zeinak aneurismaren diametroaren neurketa ahalbidetu eta tronboaren apurketa aurreikus dezakeen. Bestalde, tratamenduari dagokionez, konponketa endovaskularra (ingelesez, Endovascular Repair) da hautaketatutako prozesua. Honetan, kateter baten bidez sare metaliko bat kokatzen da kaltetutako zonaldean. Patologia honek aurkezten duen apurketa arrisku altua dela eta, berebizikoa da pazienteen banan-banako kontrola eta jarraipena ezartzea.

Nahiz eta diagnostiko eta tratamenduaren inguruko garapena handia izan, oraindik estandarizazio falta ageri da aneurismaren garapenaren maila zehaztapenean”, dio ikerlariak. Testuinguru honetan, aurkeztutako proiektuak “sare neuronaletan oinarritutako erraminta automatikoa ezartzea du helburu, aneurismaren ondoko ebakuntzaren jarraipena ahalbidetzearren”, azaltzen du. “Emaitzek erakutsi dute erraminta automatiko hauek kontrol eta jarraipen klinikoan lagundu dezaketela, gaixotasun baskular arriskutsu honi aurre egiteko”, ondorioztaten du ikerlariak.

Anne Oyarzunen kurrikuluma

Gaur egun, Anne Oyarzun NUP-en garatzen ari da bere doktoretza, non “Giltzurrun injertoaren disfuntzioa aurreikusteko Resonantzia Magnetiko Multiparametrikoko irudietan oinarritutako teknikaren garapen eta ebaluazioa” proiektuan kolaboratzaile gisa jarduten duen. Bestalde, NUP-en Ingeniaritza Biomedikoko Masterra ikasi du, Irudi eta Seinale Biomedikoen prozesaketan espezializatuz. Aurretik, Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza Biomedikoko gradua ikasi zuen.