IBARDINGO ARTZAIN-NESKA

Ibardingo artzain neska,

negar betean ari da,

beste aldeko ibarrera,

ardi galduaren xerka.


Guardia zibila ari da,

mesprezuekin oihuka,

zizparekin mehatxuka,

ezin dela muga pasa.


Ikus zure pasaporta!,

beharrezkoa duzuna,

joateko beste aldera,

hau da guztien legea.


Ez dut nerekin hartua,

paperik gabe naiz sortua,

legea Madrilekoa da,

hemen bi aldeak, bat da.


Bestaldean da Urruña,

haatik hemen da Bera,

herrialde berekoak dira,

Euskal Herria deitua.


Etorri zarete honera,

zuen legeak ezartzera,

gureak hain onak dira!,

arbasoen herentzia.


Utz nezazu pasatzen!,

nik ardia dut xekatzen,

utz nezazu pasatzen!

Nere lurra da hemen.


Fermin Balentzia: La pastora de ibardin

Xerart Urrutiak egin moldapena.