LANDAKETAK EGITEN DITUZTEN GUZTIAK LAGUNDU BEHAR DIRA

Baso politika adostua behar da

Basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko laguntza ukatu zaienei errekurtsoa jartzen lagunduko zaie 

Gipuzkoako EHNEtik garbi eta irmo adierazi nahi dugu gaur egun baso landaketak egin eta ingurua garbitzeko lanketa egin duten guztiak babestu behar direla Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen dituen Gipuzkoako Basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen bidez. Gaur egun basoen kudeaketan bizi dugun errealitatea kontuan harturik, Foru Aldundiak baso kudeaketan konpromisoa agertu duten pertsonak animatu behar ditu, ezin da haserrea eta etsipenik bultzatu haiek agertutako borondatea ikusirik. Gipuzkoako EHNEtik Baso Elkartearekin elkarlanean aipatu diru laguntzak “diru poltsa agortu” delako ukatu zaizkienei errekurtsoa jartzen lagunduko diegu, ez baitzaigu bidezkoa iruditzen eta administrazioaren estrategia ez zaigulako egokia iruditzen. Horregatik guztiagatik, datorren urteko laguntzen deialdian aurten ukatu zaizkienen eskaerak kontuan hartzeko eskatuko dugu, baita Gipuzkoako Basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen kopurua gehitu dezaten ere. Ezin baita onartu landareak aldatzen eta inguruak garbitzen egindako ahaleginaren ondoren, laguntzarik gabe uztea.