FAS ZINEKLUBA: “PETITE MAMAN”

2022ko urtarrilak 25

19:45etan

El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Petite maman – 2021 – Frantzia – 72 m. – zuz.: Céline Sciamma – V.O.S.C.

Nellyk 8 urte ditu, eta amona hil berri zaio. Familiarekin hildakoaren etxera joango da, gurasoek amaren haurtzaroko etxea hustu dezaten. Aita-amei laguntzen dien bitartean, jakin-minez esploratuko du ama umetan jolastu ohi zen basoa, eta, hor dela, bere adineko beste neska bat ezagutuko du; adiskide egingo dira, eta jokoak eta sekretuak kontatuko dizkiote elkarri txabola batean, zeina Nellyren amaren jolastoki ere izan baitzen.

Filmak argi erakusten du zenbat lor daitekeen elementu gutxirekin: bost aktore, zenbait leku eta ordubete eta erdi baino gutxiago bidaia magiko bat egiteko.

Ongi egituratutako gidoia eta eszenaratze neutroa, sarritan musikarik gabea. Argazki goxoak, ukitu urrekara ugarirekin. Alegia sotila, ama-alaben harremanez gogoeta egiten duena.



Trailerra

Petite maman – Trailer subtitulado en español – YouTube



+ flb KORTeN! Kinka. Maider Oleaga, 2021, 15’. Fic.

Gonb.: Cristina Zorita (zinema kritikaria), Maider Oleaga (zuz)

EUROPAKO BATASUNAREN COVID DIGITAL ZIURTAGIRIA (QR)  AURKEZTEA BEHARREZKOA DELA (paperean edo euskarri digitalean). Era berean, maskara nahitaez erabili behar da.

www.cineclubfas.com