FAS ZINEKLUBA: “CHARULATA”

2022ko otsailak 15

19:45etan

El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Charulata · 1964 · India · 124 min. · Zuz.: Satyajit Ray · V.O.S.C.

Hiruren arteko maitasun istorioa alfertasun giro batean. Gizartean estutasunik ez duen klase batekoa da Charulata, eta gizon batekin ezkonduta dago, zeina oso sartua baitago bere jardueran, kazetari eta aktibista politikoa bera. Andrea etxean bakarrik egoten da, eta kanpoaldeko mundua distantziatik ikusten du.

Orduan, beste gizon bat azalduko zaio, interes literarioak eta kulturalak dituena. Begikoa egingo zaio, maitemindu egingo da azkenean.
Narrazio sotila, emakumearen aurpegian gauzatzen dena: haren sentimenduen eboluzioa erakutsiko digu. Ez dago epai moralik, nahiz eta hiru pertsonaia nagusien pekatuak azpimarratzen diren: bataren ezkontzarekiko utzikeria, bestearen borondaterik eza eta bestearen heldugabetasuna.

Dialektika kulturalak, literatura eta politika ere agertuko dira argumentuan, maitasuna eta pasio erreprimituak loratzen doazen heinean.
Eszenaratze estilizatua, ikuspegiak, angeluak eta plano ugariak konbinatzen dituelarik; argazki aldetik, berriz, zuri-beltza darabil.

Trailerra

Gonb.: Belén Ruiz (zinema irakaslea eta gidoigilea)

www.cineclubfas.com