FAS ZINEKLUBA: “ESPÍRITU SAGRADO”

2022ko otsailak 22

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Espíritu sagrado · 2021 · Espainia . 97 min. · Zuz.: Chema García Ibarra · V.O.S.C.

Ufologiaren zale direnen elkarte batean, OVNI Levanten, hil egiten da fundatzaileetako bat, Julio. Bazkideak hunkituta gelditzen dira; batez ere, Jose Manuel, hildakoarekin hil ala biziko proiektu bat zeramana. Orain, berak bakarrik daki etorkizuna alda dezakeen sekretu kosmikoa.

Eta, bitartean, desagerturiko neska baten bila dabiltza.

Elxen gertatzen da istorioa; horri esker, hiri txiki bateko bizitzan sartzeko modua dago, eta gauza esoterikoak eguneroko bizimoduarekin uztartzen dira.

Lasai kontatutako istorioa da, interesa handitzen doana aurrera egin ahalean. Neska baten desagerpena, haren hutsaren misterioa, naturaltasunetik kontatua dago, gehiegizko dramatismorik gabe, nahiz eta amaieran ikuslea hunkituko duen.

Profesionalak ez diren aktoreekin eginda egoteak balioa ematen dio estilo aldetik; nahiz eta batzuetan antzezpen gehiegitxo egon, pertsonaiak ezagunak egingo zaizkigu, eta gure begikoak gertatu ahalko dira.

Trailerra

ESPÍRITU SAGRADO – Tráiler oficial – YouTube

+ flb KORTeN! Hikikomori. Borja Crespo, 2021, 13’. Fik.

Gonb.: Chema García Ibarra (zuz), Leonor díaz (zuz. art.), Borja Crespo (zuz)

www.cineclubfas.com