BERBINTZANAKO VI. MUS TXAPELKETA

Datorren ostiralean, martxoak 11, 2022KO BERBINTZANAKO VI. MUS TXAPELKETA ospatuko da, BERBINTZANA TALDEAK antolatuta:

– Txapelketa 22:30etatik aurrera EL CAFÉ-n (CENTRO taberna) ospatuko da.

– Interesa dutenek txapelketa hasi arte izen eman dezakete.

– 669910289 (Poli) edo 676428682 (Jabier Alfaro) zenbakian apuntatu zaitezke. 

– Prezioa: 20€ (bikote bakoitzeko).

– Saria: Bikote irabazleak bi txapela eta bi ardo botila irabaziko ditu eta NAFARROAKO TXAPELKETAN jokatzeko aukera izango du (parte hartzaile kopuruaren arabera, bikote batek baino gehiagok Nafarroko Txapelketan jokatzeko aukera izango du. 4 bikote = Bikote bat ordezkari bezala joanen da 2. fasera).

Txapelketa hau EUSKAL HERRIKO XIII. MUS TXAPELKETA-ko lehenengo fasea izango da, eta hiru fase ditu:

– 1. Fasea (Berbintzana): BERBINTZANAKO VI. MUS TXAPELKETA.

– 2. Fasea (Iruñea 2022/03/26-27): Herri bakoitzean irabazi duten bikoteekin Nafarroko txapelketa ospatuko da non irabazleak Nafarroako ordezkariak izango diren Eukal Herriko txapelketan (3. Fase).

– 3. Fasea (Baigorri): Apirilaren 9an (larunbata) herrialde bakoitzean (Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Zuberoa, Behe Nafarroa) irabazi duten bikoteek EUSKAL HERRIKO XIII. MUS TXAPELKETAren finala jokatuko dute.

FINALEKO SARIAK:

– TXAPELDUNAK: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera bidaia lau lagunentzat (KARIBERA dena barne).

– TXAPELDUN ORDEAK: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (KARIBERA dena barne).

– 3. BIKOTE SAILKATUA: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.

– 4. BIKOTE SAILKATUA: 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.

– 5.etik 8.Era SAILKATURIKO BIKOTEENTZAT: 250€.

– 9.etik 16.era SAILKATURIKO BIKOTEENTZAT: 100€.

https://www.facebook.com/berbintzanataldea/photos/a.159949481004303/1652670145065555/