FAS ZINEKLUBA: “RAS VKHEDAVT, RODESAC CAS VUKUREBT?”

2022ko apirilak 5

19:45etan

El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

Ras vkhedavt, rodesac cas vukurebt? · 2021 · Georgia/Alemania · 150 min. · Zuz.: Alexandre Koberidze · V.O.S.C.

Bikote gazte bat behin edo beste elkartuko da kasualitatez, eta azkenean taberna batean geldituko dira, baina, bertaratzen direnean, biak itxuraz aldatuta daude, eta ez dute elkar ezagutuko, madarikazio bitxi baten biktima izan balira bezala. Hortik aurrera, nahasian gertatuko dira eguneroko gauzak eta gauza misteriotsuak.

Kitaisi hiriko udako egunetan, pertsonaia gutxi batzuk jardungo dira ipuin sosegatu batean, zeinetan ikusten baita garrantzirik ez duena zein harrigarria den, eta adarkadurak eta zirkuluak sortuko dira; panoramika bat, plano xehe bat, zoom bat…; batzuetan narrazio linea desberdinak elkartuko dira muntatzearen bidez eta beste batzuetan espazioak batuko dira plano berberean.

Maitagarrien ipuin honek harritu egin zuen Berlingo 2021eko jaialdian, eta Kritikaren Nazioarteko Saria irabazi zuen. Mar de Platako zinemaldian, berriz, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen, eta Sevillakoan argazkirik onenarena.

Trailerra

¿Qué vemos cuando miramos al cielo? | Alexandre Koberidze | Tráiler VOSE – YouTube

Aurk.: Marije Murgia (Fas)

www.cineclubfas.com