ORBELEN INTZIRIAK

Itxaro Borda

Hemeretzi zati dituen poema bat da Orbelen Intziriak. 2020an Balea Zuriak plazaratu zuen Itxaro Bordaren Abaro bilduman. Bizitza puskak dira; hatsa eta odola isurian nabaritzen da. ‘Abaro’ eta ‘zuzulu’ hitzen arteko bidaia bat dela esan genezake, joko baten antzekoa, jokoa izanagatik egunerokotasunaren nolabaiteko mina ere gatibatzen duena.

https://www.booktegi.eus/liburuak/orbelen-intziriak/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal%20literatura%20euskaraz%20booktegi