FAS ZINEKLUBA: “LA ISLA DE LAS MENTIRAS”

2022ko ekainak 7

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3€/5€

Gaztelaniaz

 

La isla de las mentiras · 2020 · Espainia/Argentina/Portugal · 93 min. · Zuz.: Paula Cons · V.O.S.C.

 

Euskal Gidoigileak-rekin elkarlanean saioa

1921ean, Santa Isabel ontzia hondoratu zen Argentinara zihoala. Salvora uhartean gertatu zen zorigaitza, Arosako itsasadarraren sarreran. 200 lagunetik gora hil ziren, eta 56 bakarrik atera ziren bizirik. Uhartean ez zegoen gizonik, eta hiru neska joan ziren ontzi txiki batean erreskatera, Maria, Josefa eta Cipriana. Gorabehera batzuek neska haien heroismoa zapuztu zuten.

Argentinar kazetari bat, Leon, Salvorara joango da, hondoratzearen berriak emateko. Lekukotasunak nekeziaz jasorik, konturatuko da uharte hartan sekretuak badirela ezkutuan, eta gau hartan “kasualitate” askotxo gertatu zirela.

Gidoi askea trajedia haren gaineko egiazko gertaerak kontatzeko orduan. Aurrekontu txikiko opera prima da, eta emaitza goresgarria.

Hiru emakume protagonistena egiten duten aktoreek aintzat hartzeko moduko lana egiten dute, eta haien aurpegiek uharteko bizimodu gogorra islatuko dute: bakardadea, analfabetismoa, meteorologia gaitza, kazikismoa… Giro, argazki eta musika zainduak.

 

Trailerra

https://www.youtube.com/watch?v=Hc2cjZWykC0&t=4s

Gonb.: Paula Cons (zuz)

Aurk.: Aitor Eneriz (Gidoi)

www.cineclubfas.com