HAUTS ALE ALAIA

 

 

 

Hauts ale alaia naiz, betitik alaia,

unibertsoko izar jokoen zelaia

begiratzen dudala, ikusgai galaia,

artzainaren izarrak markatu belaia.

 

Lanetan, kantuetan ‘ta ere dantzetan,

bilioika atomo ari ale hartan,

bizirik irauten dut umore onetan

gure Ama Lurraren alaitasunetan.

 

Atomoak berrituz, edo kanporatuz,

bi big-bangen arteko hori baliatuz,

betiko partikulak izana dastatuz,

ale alaia nauzu, hau dena ulertuz.

 

Jokoetan maitea gure elektroiak

unibertso osotik etorri gai doiak

igurtziko ditugu, bizitzaren joiak,

plazeren oihanetan gure sekuoiak.

 

………………

2022/01/13

Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2022