INTIAK ABISUEN ESTAZIOKO APLIKAZIOA GARATU DU

izurriteen alertak zonaldeka eta laboreka pertsonalizatzeko

    • LIFE -IP NAdapta-CC proiektuaren barruan, mugikorraren aplikazio honek aukera ematen du abisuak pertsonalizatzeko laborearen, izurritearen eta ekoizpen-eremuaren arabera.
    • Abisuen Estazioa duela 30 urte baino gehiagotik erabiltzen da INTIAn, eta aukera ematen du Nafarroan 53 laboreren 306 kontrolgunetan izurrite eta gaixotasunen jarraipena egiteko.

2022ko ekainaren 30a.- INTIA sozietate publikoak, LIFE -IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan, abisu-aplikazio bat jarri du abian mugikorrerako, eta, horren bidez, erabiltzaileak bere alertak pertsonalizatu ahal izango ditu laborearen, izurritearen eta ekoizpen-eremuaren arabera.

Abisuen Estazioak izurriteak, gaixotasunak eta belar txarrak daudela ohartarazten du, eta dagoeneko badu bere aplikazioa mugikorretarako. Orain, ahalmen handiagoa du abisuen zonifikazioagatik. Oraingoz Androiderako garatutako aplikazioa da, eta abisuak pertsonalizatzeko gai da. Horrela, harpidedunak labore bati edo labore talde bati eragiten dioten izurrite eta gaixotasunen alertak jaso ahal izango ditu, zonalde jakin bati dagozkionak.

Abisu-estazioak sinatutako parametroekin bat datorren alerta bat igortzen duenean, erabiltzaileak berehala jasoko du jakinarazpena, eta eskura duen informazioa kontsultatu ahal izango du”, azaldu du Carmen Goñik, INTIAko Abisu-estazioko arduradunak. Horretarako, aldez aurretik erregistratu behar da posta elektroniko batekin, aplikazio berri honetan abisuak kontsultatzeko”.

INTIA sozietate publikoak informazioa azkar, erraz eta hautatua helarazi nahi dio nekazaritza-sektore osoari, estrategiarik egokiena aukeratu ahal izateko une bakoitzean.

Nafarroako abisu-estazioa

Beste autonomia-erkidego batzuetan badira abisu-estazioko beste sistema batzuk, baina Nafarroako INTIA eredua bakarra da: informazio zehatza, landa-datuak, informazio guztia kontsultatzeko aukera (kanpaina eta historikoak) eta denbora errealean kontrolatzeko estrategiak biltzen dituen bakarra baita. INTIA Abisuen Estazioaren web tresna Nafarroako Foru Komunitatea izeneko webSIG aplikazio bat da, laboreen kudeaketa integratuaren esparruan izurriteen jarraipenari eta bilakaerari buruzko informazioa sektoreari helaraztera bideratuta dagoena.

Abisuen Estazioak eskaintzen duen informazioa jendearen eskura dago, idazmahairako bertsioekin edo tabletekin, laboreei, izurriteen egoerari, gaixotasunei eta kanpainako belar txarrei dagokienez, baita datu historikoak eta INTIAk emandako oharrak ere. INTIAko bazkide diren pertsonek eta abisu-estazioan parte hartzen duten pertsona guztiek telefono mugikorraren bertsiotik ere badute zerbitzu hori, eta, gainera, ohar fitosanitarioekin batera doazen informazio-orriak bistara ditzakete, oharraren informazioa zabaltzeko. Orri horietan, arazoa konpontzeko dauden estrategiak azaltzen dira, ekoizpen-sistema mota kontuan hartuta.

INTIAren Abisuen Estazioak, Nafarroako laboreetan izurriteek eta gaixotasunek duten arriskuari buruzko informazio eguneratua ematen duenak, 12.000 bisita inguru izan zituen pasa den urtean. Tresna digital hau 2016. urtean sortu zen, eta informazio hori modu geoerreferentziatuan ematen du. Honi esker, oso lagungarria da Nafarroako nekazaritza-sektoreko izurriteen kudeaketa integratuan erabakiak hartzeko. Abisu-estazioa INTIAn duela 30 urtetik erabiltzen den tresna da. Hala ere, gaur egun, eta teknologia berriei esker, tresna honek aukera ematen du Nafarroako 53 laboreren 306 kontrol gunetan izurri eta eritasunen jarraipena egiteko.

Plataforma honen koordinazioa eta eduki teknikoa INTIAk egin ditu, eta, gaur egun, Abisuen Estazioaren hobekuntza, garapen informatiko berrien bidez, LIFE -IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan egiten da. Proiektu hau nekazaritza klima-aldaketara egokitzeko proiektua da. Gero eta garrantzitsuagoak dira globalizazioaren eta klima-aldaketaren ondorioz izurrite berriak sartzea, bai eta lehendik dauden izurriteen portaeraren aldaketak ere, eta beharrezkoa da zaintza-sistema bizkorrak izatea, hala nola INTIAren abisu-estazioa.

LIFE NADAPTA proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu haren web orria: www.life.nadapta.es