SAREAN EUSKARAZ: IKT

 

SAREAN EUSKARAZen IKTen azken ikastaroetarako plazak daude oraindik

 

Sarean euskaraz programak doako ikastaroak eramanen ditu Nafarroako hainbat herritara urrian eta azaroan. Ikastaroak euskaraz dira 12 urtetik gorako edozein pertsonarentzat.

 

App Inventor, 3D inpresioa,  argazkilaritza mugikorrean, robotika-arduino, streaming LIVE eta musika sortzeko aplikazioak dira lantegi horien ardatz.

 

Hurrenez hurren, Dj Makala, ProtoMakers kluba, Katubi zinemagilea eta Unai Tolosa (Talaios Koop) arduratuko dira horietako bakoitza zuzentzeaz eta edukiz hornitzeaz

 

Informazio gehiago: www.sareaneuskaraz.eus

 

Edozein zalantza, idatzi  info@sareaneuskaraz.eus  helbidera

 

HERRIA ARETOA DATA ORDUTEGIA IKASTAROA
GARES Vínculo Etxea 2022/10/22 11:00-13:00 Robotika / Arduino
IRUÑEA Condestable Jauregia. 4. aretoa 2022/10/26 17:30-19:30 App Inventor
BURLATA Gaztelekua 2022/10/26 17:30-19:30 Musika sortzeko eta nahasteko aplikazioak
ANTSOAIN Harrobi Gaztelekua 2022/10/27 17:00-19:00 3D inprimagailuak
URROTZ HIRIA Udal Kultur Aretoa 2022/10/27 18:00-20:00 Argazkilaritza mugikorrarekin
TAFALLA La Kolasa Gazte Etxea 2022/11/04 18:00-20:00 Robotika / Arduino
ATARRABIA Gaztelekua 2022/11/05 17:00-20:00 Robotika / Arduino
BARAÑAIN Liburutegia 2022/11/08 17:00-19:00 3D inprimagailuak
ETXALAR Etxalarko Kultur Etxea 2022/11/03 -10 17:00-20:00 Streamer mundua, LIVE
Izena eman