LEMNISKATA: AZAROAK 18

 

Azaroa, Zientziaroa 2022 zikloa arrakastaz aurrera doa eta datorren ostiralean, hilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian hirugarren saioa izango dugu, Bertako ikerlari eta ekintzaileei dagokiena.

Aurtengoan hiru pertsona izango ditugu oholtzan bere aurkezpena egiteko: Amaia Iturrioz, Lortek-eko ikeralaria; Naike Salvador, Biodonostia-ko ikerlaria; Julen Mujika, AMPO kooperatibakoa.

Gure ohiko ekitaldi honetan, Faustino Mujika izango dugu aurkezlea, EHUko katedraduna (Stanford unibertsitateak argitaratutako 2022ko zerrendetan Euskal Herriko Unibertsitateko 150 ikertzaile daude argitalpen zientifikoetan aipamen gehien izan zituztenen % 2en taldean. Bertan, gure kidea den Faustino Mujika dago https://www.ehu.eus/eu/-/stanfordeko-zerrenda-2022-upv-ehuk-150era-igo-du-zientziaren-munduan-eragin-handiena-duten-ikertzaileen-kopurua).

Gogoratu ere Lemniskata Kaierake bilduma 6. alea, “Goierri, mugarriz mugarri” salgai dagoela ohiko lekuetan 5 €ren truke.