HENDAIAKO HERRIAREN ENERGIA URRITASUN PLANA

 

SAR-HITZA

Jasaten ari garen energia krisiak uzten digu pentsatzera 2023an negu gaitzari egin beharko diogula aurre, argindar eskasia arriskuarekin; horrek energia urritasun gehiagorantz jotzera behartzen gaitu.

Halarik ere, Hendaiako Herria ez da krisi honen zain egon eta, lehenagotik ere, lan anitzi ekin die bere hornikuntzetan, karrika argiteria modernizatzen, energia berriztagarriak garatzen, elektromugikortasuna balioan ematen edota ura zainduz.

Izan ere, datozen orrialdeotan aurkezten zaizuen energia urritasunerako plan hori udalak urte luzetan eramaten ari den politikaren jarraipena da. Euskal Hirigune Elkargoa ere gure ondoan engaiatzen da, ondare eraikiaren energia berriztapenaren aldeko eta energia berriztagarrien garapenaren aldeko ELENA programaren bidez.

Inoiz baino gehiago behar dugu orain aritu. Izan ere, eskasia horretatik haratago, kostuen goratze handiak zailtasunak eta hautuak egin beharrak dakartza diru kontuen kontrolatzeko eta Herriak ere bizi ditu zailtasun horiek eta hautuen egin behar horiek. Espero dezagun arazo horiek ez dutela gure herritarrei eskaini zerbitzu publikoetan eragin gogorregia ukanen.

Klima krisiaren aitzinean, gutako bakoitzak behar ditu bere ohiturak birpentsatu eta Hendaiako Herriak eredugarri behar du izan. Erantzukizun eta herritartasun gaia dugu hor jokoan.

UDAL ERAIKINEN BEROKETA ETA ARGINDAR KONTSUMOAK MUGATZEA

GOBERNUAREN AGINDUEN HARIRA HARTU DIREN NEURRIAK

  • Giroko hozberoa 19°C (salbu haurtzaindegiak, zahar etxea, igerilekua…)
  • Gaueko hozberoa 14°C .
  • Kirol eraikinetako hozberoa 15°C.
  • Igerilekuaren uraren hozberoa, mailaz maila, 1°C apaltzea
  • Beroketa aldiari berantago ekitea (urriko eskola oporraldiaren ondoren)

JADANIK BIDEAN DIREN EGITURAZKO NEURRIAK

  • 2015az geroztik, eraikin publikoen energia berriztapena (LED argiak kokatzea, sabaiak beheratzea, termostatodun erradiadoreak…).
  • 2021az geroztik, ELENA delakoaren abiatzearekin eta OPERAT eta PRIORENO deiturikoekin
    jarraituz: energia xahutzaile diren udal eraikinen diagnostikoen gaineko gogoetei ekin zaie.
  • TE64 delakoaren Energia Partekaturako Aholkularitzara lotzearekin, 2021 hondarrean/2022
    hastapenean: bidean da Dongoxeneko haurtzaindegiaren energia diagnostikoa.
  • Neguko berotze maila agindua apaltzeko eta udako freskatze maila igotzeko gogoeta bidean da.
  • Oro har, eraikinen berriztatze lanei dagokienean, energia aurrezpenei ematen zaie lehentasuna; hala egin da 2022an herriko etxea izan zenaren berriztapenean eta energia xahutzaile ziren lehengo argien ordez LED argiak emanez.

ETORKIZUN DITUGUN EKINTZAK

  • Energia diagnostikoak eta azterketak 2023rako programatuak eta lanak 2024an, garraio bitartekarien eraikinean, autoportuan eta mediatekan.
  • isolatze lanak Hondarraitzeko ama eskolan 2023an; Azterketak eta lanak 2023-2024rako egiteko Dongoxeneko haurtzaindegian.
  • Herriko Etxearen arotzia guztia aldatzea.
  • Garbigela gehienetan ur beroa gutxiago erabiltzea.
  • 2023an, Itsas Hegiaren Babes Erakundeak egin azterketa ekonomista batek Nekatoeneko isolamenduaz, haizeztapenaz eta beroketa sistemaz lan egin dezan.
  • Herriko igerilekua berreraikitzeko ikerketak eta lanak (2022tik 2025era)

ARGIZTAPEN PUBLIKOAREN KONTSUMOA GUTXITZEA

GOBERNUAREN AGINDUEN HARIRA HARTU DIREN NEURRIAK

  • 2022ko urriaren 15ean, berrogei bat transformadore gauerdi eta goizaldeko 5 orenak artean itzaltzeko esperimentazioa
  • Eguberriko argiztapena. Argiztaturiko karriken kopurua heren bat gutxitzea; argiztapen aldia astebetez murriztea eta ordutegia ere laburtzea (egunean 2 oren gutxiago argiztatzea).

JADANIK BIDEAN DIREN EGITURAZKO NEURRIAK

  • 2018az geroztik, argiteria publikoa LED teknologia bidez egitera pasatzeari ekitea.
  • 10 urte dira Eguberri argiak led bidez ditugula.
  • Herriaren argizko taulak gauerditik goizeko 6ak arte itzaltzea eta internet terminalak 2022ko irailaz
    geroztik.

ETORKIZUN DITUGUN EKINTZAK

  • «Ene karrika argitzen dut» baliabidea 2023ko lehen hiruhilekoan plantan ematea.
  • Kirol hornikuntzetan, presentzia detektagailuak kokatzea.
  • Argiteria publikoa modernizatzen jarraitzea.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK GARATZEA

JADANIK BIDEAN DIREN EGITURAZKO NEURRIAK

  • Euskal Elkargoak daraman ELENA europar programaren harira:
    • Eki-elektrizitatea ekoizteko proiektuen garapenari buruzko azterketak Herriaren 4 eraikinetan: Irandatz gimnasioan, Gaztelu aretoan, Beltzeneko frontoian eta trinketean, garraiolarien bitartekarien eraikinean.
    • Euskal itsasertzean bero sareen proiektuen garapena: aukeraren azterketa bidean du Euskal Elkargoak.
  • Energia berriztapeneko hainbat urteko programa baten gaineko gogoetak, PRIORENO plataformaren laguntzarekin (herriaren ondasunetan dituzten kontsumoen arabera energia berriztapenak lehenesteko tresna).
  • Egingarritasun azterketa bidean da Irandatzeko egur beroko sarearen proiektuari dagokionean.
  • Larretxean egur berogailua kokatzea 2022ko urtarrilean eta emaitza hobeko erradiadoreak kokatzea 2021eko hondarrean.

ETORKIZUN DITUGUN EKINTZAK

  • ELENA europar programaren harira egin lanen bururatzea.
  • SDEPA erakundearen Energia Partekaturako Aholkularitzara lotzearen harira: Dongoxeneko haurtzaindegia, 2023-2024an egiteko diren azterketak eta lanak.

ELEKTROMUGIKORTASUNA BALIOAN EMATEA

JADANIK BIDEAN DIREN EGITURAZKO NEURRIAK

  • Ibilgailu elektrikoak. 3 auto, 3 kamioi, 4 txirrinda eta 3 triziklo erostea.
  • Udal langileen lekualdaketak laguntzeko txirrinda elektrikoak eskura uztea.
  • Herriak parte batean ordainduriko 2 argindar kargagune Florida kaian eta Lekueder karrikan kokatzea.
  • Bizikletentzako aparkalekuen sortzea

ETORKIZUN DITUGUN EKINTZAK

  • Argindarrez lagunduriko ibilgailuen multzoa handitzea.
  • 2 argindar kargagune kokatzea (2023-2024).

URA ZAINTZEA

JADANIK BIDEAN DIREN EGITURAZKO NEURRIAK

  • Kanpoko dutxak hestea 2022ko uda honez geroztik.
  • Ur botilak gutxiago erabiltzea eta pitxerrak ematea herri kontseilu eta bilkuretan, 2021ean.
  • Ureztapena kudeatzeko programagailuak eta euri neurgailuak
  • Sistematikoki lastoztatzea eta “tantagailua” erabiltzea
  • Landare bizikorrak landatzea, ur gutxi behar baitute
  • Landaketa sailetan mikropuxtarriak erabiltzea, ureztatzea ez horren maiz egin behar izateko

ETORKIZUN DITUGUN EKINTZAK

  • Ur iturriak gutxiago erabiltzea; edateko uraren sarera lotzerik ez den lekuetan bakarrik erabiliz.

HERRITARREI OHARTARAZTEA

GOBERNUAREN AGINDUEN HARIRA HARTU DIREN NEURRIAK

  • Udal langileei ohartaraztea (barne gutuna/oroigarria bulegoan egiteko keinu onen gainean).
  • Udal hornikuntzetako erabiltzaileei ohartaraztea (afixen eta e-mezuen kanpaina).
  • Jende guztiei ohartaraztea (sare sozialetan eta webgunean egin afixatze kanpaina).

JADANIK BIDEAN DIREN EGITURAZKO NEURRIAK

  • Ekitaldi baten ekoasmakuntzarako gutuna prestatzea ekitaldien antolatzaileak/elkarteak garapen iraunkor, sozial eta elkartasunezkoaren alde engaia daitezen. Ezarrirko 9 helburuen artean, honako hauek
    ditugu, besteak beste: energia baliabideen ekonomia eta komunikazio ekoarduratsua plantan ematea.

ETORKIZUN DITUGUN EKINTZAK

  • Afixatze kanpainaren jarraipena 2023ko neguan.
  • Jokabide onak garatzeko ideien kutxa/barne gutuna.

DOKUMENTU HONEK HENDAIAKO HERRIAK JADANIK ABIATU DITUEN ETA ETORKIZUNEAN HARTZEKO DITUEN NEURRIAK ZERRENDATZEN DITU. ENGAIAMENDU BERRIAK HARTU AHALA OSATU ETA EGUNERATUKO DA.

EGUNEROKOAN EGITEKO KEINU ONAK, KONTUAN HAR!

Energia aurrezteko, eguneroko zenbait keinu izan litezke baliagarri.

  1. Berotze maila 1°C apaltzea
    Zure beroketa kontsumoa % 7an apaltzeko. Batezbesteko hozbero egokiena 19°C da bizitegiaren barnean.
  2. Zure beharretara (gau / egun, absentziak) egokitzen lagunduko dizun termostato programagarri bat ezarri eta aurreztu %15eraino berogailuan.
  3. Beroa bizitegitik ihes joaten ez uztea: Gauean,
    kanpoko leihoak eta erridauak hestea, gutxi berotu geletako ateak hestea, sargiako ate azpian ehunezko zerrenda lodia kokatzea…
  4. Beroa gelan hedatzen uztea gainberotzerik gabe eroso izateko: erradiadoreak ez estali eta erridauak ez aitzinean zintzilik utzi…
  5. Ur beroaren kontsumoa murriztea: ur berogailuaren hozberoaren maila 55°C ematea, dutxuluetan emariaren murrizgailuak kokatzea, bainurik ez hartzea, dutxa 5 minututan hartzea.
  6. Arropa eta baxera gehiegi kontsumitu gabe garbitzea: garbitze tenperatura, 30°C (90°C erabiltzean baino 3 aldiz energia gutxiago kontsumitzen da), baxera garbigailuaren Eko programa lehenestea (programa azkar batek baino % 45 argindar gutxiago erabiltzen da), gailuak guztiz beterik direnean ibilaraztea.
  7. Energia xahutze txikitxoak kentzea: gelatik jalgitzean argia itzaltzea eta argi naturala aski denean argiztatzeari uztea. Elektrotresnak eta tresna elektronikoak erabat itzaltzea egonean utzi ordez (% 10 argindar aurreztera hel liteke), kargagailua erabiltzen ez duzunean, lokitik aska ezazu…
  8. Digital arduratsua hauta ezazu: ordenagailuan eta telefono adimentsuan energia ekonomiaren moldea hauta ezazu; ordenagailua, joko kontsola, telebista… erabiltzen ez dituzunean, erabat itzal itzazu; hodeian bildu datu eta argazkietan garbiketa egin ezazu…
  9. Xuhurki sukaldatzea: eltzeak estal itzazu, plaka elektrikoak egosketa guztiz bururatu aitzin itzaltzea, labearen atea ez maizegi zabaltzea erreketa nola doan ikusteko…