LEMNISKATA: “ESTATISTIKA MUNDUA ULERTZEKO BIDELAGUN”

 

Urtarrilak 27an, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian.

Hizlaria argazkian ageri den Irantzu Barrio Beraza izanen da.

 

Hitzaldia hasi aurretik, IX. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketako sariak banatuko dira. Ostiralean ere, Argazki erakusketa jarriko dugu Igartzan bertan.

Urtarrilaren 27an, ostiralean,19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, Irantzu Barrio: “Estatistika mundua ulertzeko bidelagun”

Otsailaren 3an, ostiralean,19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, Carlos Gorria: “Erronka industrialera zein sozialera bideratutako eredu eta soluzio matematikoak”

Sari banaketa:

Urtarrilaren 27an, IX. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketako sari banaketa.

Erakusketa:

Urtarrilaren 27tik otsailaren 5era, Beasaingo Igartza jauregian, Matematika argazki lehiaketako erakusketa

Otsailaren 6tik 17ra, Ordiziako Barrena jauregian, Matematika argazki lehiaketako erakusketa.

 

 

Irantzu Barrio Beraza

(Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, irantzu.barrio@ehu.eus) matematikan lizentziatua eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, 2006 eta 2015 urteetan, hurrenez hurren. Gaur egun, UPV/EHUko Matematika Saileko irakaslea da, eta ikerketa, irakaskuntza, transferentzia eta dibulgazio lanetan dihardu. 30 artikulu zientifiko argitaratu ditu zientzia esperimental eta osasun-zientzia jakintza-arloetan indexatutako aldizkarietan. 28 ikerketa-proiektu, sare eta ikerketa-taldeetan parte hartu du, eta estatistika zabaltzeko jardueretan aktiboki parte hartzen du.

 

LABURPENA:

Gero eta datu gehiago sortzen diren garaian bizi gara, eta, gainera, datu horiek gero eta azkarrago gordetzen dira. Datuen analisi estatistikoak inguratzen gaituen mundua ulertzen laguntzen digu. Mundu hau osasunarekin, energiarekin, industriarekin, ekonomiarekin, komunikazio-zientziekin eta abarrekin lotuta dagoela kontuan hartuta, ondo aztertuta eta eredu egokiak erabilita, gaixotasun bat izateko edo mailegu bat ez ordaintzeko probabilitatea estimatzeko edo ikus-entzunezko kontsumitzaileen profilak sortzeko aukera emango diguten datuak izango ditugu. Hala ere, datuak arretaz irakurtzea eta aztertzea oso garrantzitsua da, datu estatistikoen gaizki ulertuak oso arriskutsuak baitira. Guzti hori grafiko, eredu eta taulen bitartez azalduko dugu hitzaldi honetan.

 

IX. LEMNISKATA NAZIOARTEKO

MATEMATIKA ARGAZKI LEHIAKETA

Urtarrilaren 27an, Irantzu Barrioren hitzaldia hasi aurretik, Lemniskata eta Argizpik antolatu duten IX. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki lehiaketako sariak banatuko dira.

Urte oparoa aurtengoa, bai partaideei eta baita ere herrialde aniztasunari dagokienez.

Honako datuak esanguratsuak dira:

Aurkeztutako lanak: 288

Egileak: 79

Argazkilarien jatorria: 8 (Bielorusia, Kuba, Finlandia, Iran, Portugal, Errusia…). Hala eta guztiz, lan gehienak Euskal Herria eta espainiar estatutik jaso dira.

Aurkeztutako lanen kalitateari dagokionez, epaimahaiaren esanetan, aurtengoa bereziki ona izan da.