IREKI DA 2023KO PUNTO DE VISTA JAIALDIRAKO AKREDITAZIOAK ESKATZEKO EPEA

Ireki da jada Punto de Vista jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzeko epea, eta irekita egongo da martxoaren 15era arte. Akreditazioa nahi duten profesionalek, ikasleek eta kazetariek jaialdiaren webgunean eska dezakete.

Akreditazio profesionala zinemaren eta ikus-entzunezko sormenaren arloko profesionalentzat dago erreserbatuta, eta 35 €-ko kostua izango du. Bestalde, ikasleentzako akreditazioak kanal berean eska daitezke, eta izena emateko kuota 10 €-koa da.Ordainketa jaialdiaren webgunearen bidez egin daiteke, martxoaren 26ra arte. Prentsako akreditazioa doanekoa da, eta hedabideen ordezkarientzat soilik dago erreserbatuta (prentsa idatzia, digitala, prentsa agentziak, telebista eta irratia).

Akreditazioak jaialdiko programaziora sartzeko aukera ematen du, saio bakoitzaren edukieraren arabera. Akreditazioen kopurua mugatua da; beraz, jaialdiak ezarritako irizpidearen arabera banatuko dira. Eskaera bidaltzeak ez du esan nahi akreditazioa jasoko denik.

AKREDITATU ZAITEZ