NAFARROA GARAIKO OLINPIADA INFORMATIKOA

 

Aimar Seminario Unzu ikaslea, irabazle

NUPek antolatutako Nafarroako Olinpiada Informatikoan

Naia Ongay Zaratiegui izan da bigarren

 

Aimar Seminario Unzu ikasleak irabazi du Nafarroa Garaiko Olinpiada Informatikoa, joan den otsailaren 3an egin zena Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Bigarren postua Naia Ongay Zaratiegui ikasleak lortu du.

Lehiaketa Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi Mailako ikasketetako ikasleei zuzendua dago. Ikasleek programazioari eta algoritmoei buruzko zenbait jarduera egin behar izan dituzte, non beren buru-argitasuna eta gaitasunak jarri behar dituzten proban problema batzuk ebazteko.

IITIGMET eta Estatistika, Informatika eta Matematika Saila izan dira sarien babesleak; zehazki diploma, micro:bit plakei lotutako materiala eta NUPeko merchandisinga eman zaie irabazleei.

Hiru ordu izan zituzten jarri zizkieten probak osatzeko, zeinak ebazteko beharrezkoa baitzen Python, C/C++ edo Java lengoaietan programatzen jakitea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak (IITIGMET) eta Ingeniaritza Informatikoko eta Ingeniaritza Informatiko Teknikoko Nafarroa Garaiko elkargo profesionalek antolatzen dute Olinpiada Informatikoa. Aurtengo edizioa espainiar estatuko eskualdekako olinpiada informatikoen barrenean sartzen da, eta, beraz, irabazlea ordezkari izanen da.

 

  1. argazkia: Lehiaketan parte hartu zuten ikasleen talde argazkia. Bigarren lerroan, ezkerretik hasita bigarrena, irabazlea, Aimar Seminario Unzu; lehenbiziko lerroan, ezkerretik hasita seigarrena, bigarren sailkatua, Naia Ongay Zaratiegui.
  2. argazkia: Parte-hartzaileak lehiaketa hasi aurretik.