ELIKAGAIEN KONTRATUEN ERREGISTROA

 

Elikagaien Kontratuen Erregistroa, ekainaren 30etik aurrera, derrigorrezkoa

 

Lehen mailako ekoizleekin eta haien elkarteekin sinatzen diren kontratuak inskribatu beharko dira erregistroan

 

Elikagaien Kontratuen Erregistroa (izaera digitala duena) garatzen duen Errege Dekretua onartu da. Erregistroan bertan, nahitaez inskribatu beharko dira lehen mailako ekoizleekin eta haien elkarteekin sinatzen diren kontratuak, elikagai katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko legea (2021eko abenduan onartua) betetzeko.

Erosleek inskribatu beharko dituzte kontratuak, elikagaiak jaso aurretik, baita kontratuan inolako aldaketarik egin bezain pronto ere. Elikagaien Kontratuen Erregistroak lehen mailako ekoizleen eta horien taldeen babesa areagotuko du, AICAren eta autonomia erkidegoetako betearazpen, ikuskapen eta kontrol funtzioak erraztuko baititu (haien eskumenen esparruan elikadura katearen arloko betebeharrak betetzen direla zaintzen lagunduko du). Horrela, merkataritza harremanetan segurtasun juridiko handiagoa eta balio katearen egitura eraginkorragoa lortzen da.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren sail-erregistrora, organikoki, eta Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziari atxikita egongo da. Sarbidea AICAren web orriaren bidez egingo da (www.aica.gob.es), bertara sartzeko jarriko den estekatik. Hala ere, erregistroaren aplikazio elektronikoaren eraginkortasuna bermatzeko eta operadoreek beharrezko baliabideak izateko tartea dutela ziurtatzeko, arauak argitzen du elikagai- kontratuen inskripzioa urtarrilaren 31tik aurrera egin ahal izan dela, baina ez dela nahitaezkoa izango ekainaren 30era arte.