KOPAZ KOPA

2023ko apirilak 15 | 20:00 h. 18 urtetik aurrera.

Kultur Etxeko antzokia.

Kopaz kopa’ xehetasunez eta bizitzaz beteriko istorio horietako bat da. Komedia bat, itxuraz xaloa, dibertigarria eta lasaia, baina aurrera egin ahala sakonago agertu, eta, tarteka, mingarri eta labainkorra egingo dena.

Entretenitzeari utzi gabe, zenbait gai sakonen aurrean jarriko gaitu: bakardadea eta indibidualismoa, adiskidetasuna, denbora iraganaren eta gaztaro galduaren malenkonia, nork bere mugak gainditzea eta bizitzaz gozatzea.

Kopaz kopa’ lanak bizitzaz gozatzeko tentazioan erortzera gonbidatzen gaitu, bizitzak izan lezakeen arrunta eta prosaikoa gainditzera etsipen eta samintasunean jausi gabe. Eta, atzeko planoan, upategiak eta mahastiak, lau protagonisten sentimenduen leherketak hautsitako bakezko leku gisa.

Zuzendaritza | Garbi Losada

Aktoreak: Asier Sota, Iñigo Aranbarri, Ainara Ortega, Ainhoa Aierbe

Egilea | Rex Picket

Moldaketa | J.A. Vitoria eta Garbi Losada

Euskarazko bertsioa | Ane Labaka

Musika eta soinu espazioa | Javier Asín

Sarreren salmenta:

  • Aldez aurretik: 8€.

  • 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.

  • Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.

  • Leihatila: 10€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.