EUSKAL HERRIA MARKA ABUSATUA

EZPELETAKO BIPERMIN PIXKA BATENDAKO… 

Fast food ikur handi batek « Euskal Herria marka » ebatsi du. Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria gure nortasunaren eta irudiaren desbideratze horren aurka oldartzen da… lurralde marka bat sortzen saiatu eta 10 urtera, IEHGKk eragile sozioekonomikoak eta arduradun publikoak berriro lan egitera gomitatzen ditu.

IEHGKko lehendakariaren jakinarazpena hemen irakurri:

« Burger Kingek « euskal masterrak » kanpaina abiatu du, Frantziako jatorria duen oilasko edo idi-haragiarekin, Pirinioetako ardi gasnarekin (ba ahal liteke gure etxeko esnea barruan egotea), txorizoarekin… (euskalduna beraz…) eta Ezpeletako biper pixka batekin, ustez, dena errazki digeritua izango dena ? eta euskalduna ere ?

Produktu sorta bat, lurralde baten irudia erabiltzen duena, ordainik gabe. Kalitatezko produktuz eta gastronomiaz osatutako lurralde bat, jan txarrarekin lotua ! Hitz jokoak eta marketin erretorika bat, hanken ertzean hegan egiten duena eta gure kulturari irain egiten diona…

IEHGKk ezin du onartu.

ETA EZIN DUGU EZER EGIN !

Ezin dugu deus egin, ez baikara lurralde markaren lan kolektiboaren bururaino joan. Lana ibilibidearen erdian gelditu zen, Garapen Kontseiluak 2008tik 2012ra indar handia egin arren…

Ezin dugu deus egin, zuzenbideko errekurtso baten euskarri legala izan zitekeen lurralde marka horrelako kanpainen diseinuaren zaindaria izango baitzen… Eta honek, jakina, ez zuen gaur argia ikusiko.

Ezin dugu deus egin, gure irudia erabili nahi duten guziek egin baitezakete gaur egun… Nahi bezala, AOPak erabiltzea izan ezik (Kintoa txerriarentzat, Ossau Iraty gasnarentzat, Irouleguy ardoarentzat, eta Ezpeletako biperrarentzat…)

Ezin dugu deus egin, eta gure lurraldearen erakargarritasunarekin gero eta gehiago izateko arriskua dago…

Ezin dugu deus egin, baina etorkizunean egin liteke, gure irudia defendatzeko beharrezkoa den lan-taldea berriro martxan jarriz gero ! Ez gara hutsetik abiatzen, lan izugarri bat egina izan da, markaren nortasuna hein handi batean balioztatua izan da, eta eztabaida kurtsorea non ezarri izan zen…

  • Kalitate baxua, gaur egun gaitzesten dugun bezalako kanpainei bide ematen diena eta lurraldeak bere gain hartu ezin duen irudia sortzen duena, baliabide itzelekin batera « bezero » kopuru oso garrantzitsu bati eragiten diotenak eta beste helburu ezberdinak ? Produktuak saltzea baliabidetzen duena, Euskal Herriarentzako balorerik ez dutenak ? Ordainik gabe…

  • Edo, aitzitik, kalitate handia, gure artisauen ispilu, eta gure enpresena, gure kulturarena, bertako azpiproduktuen ehuneko handi batekin edo ehuneko ehunekin eta etiketa guztietan euskararentzako leku batekin ?

Ez dut dudarik pazko asteburua eztabaidarako egokia izanen zela, Baionan, Saran, Goteinen edo Bidaxunen… EHGKk gaur egiazki dei egiten die eragile guziei berriz ere mahai inguruan jar daitezen, eztabaida bururatzeko eta Euskal Herriko lurralde marka behin betiko sortzeko, gure irudia gure esku har dezagun eta deus egin ez daiteken egoeran ez egoiteko ! »

Paxkal INDO, IEHGKko lehendakaria