ITUREN, 1960KO UZTAILAK 27

 

Argazkilaria: Aurelio Sagaseta.

 

Aurelio Sagasetak berak gaztelaniaz isuri zuelarik:

“1960ko uztailak 27 da, ene 25. urtebetetzea eta Iturenen lehen meza. Dantzan ari direnak Donamariako Zanibarrea baserrikoa den Jorge Serapio gure aita da, arras ongi dantza egiten zuena, eta “Iturengo Zortzikoa” dantzari hasiera era serioan ematen diona (besoak pixkat eroriak, behar zen moduan), eta bertzeak, sinkronizazio ezaren ereduak, bata hasi, bertze batek txapela jantzi, bertze batek oinak guraize gisa gurutzatu (auskalo zergatik), bertze batek jadanik eginik zegoen ohiko “Agur jaunak” agurtzen du…

Nahas-mahas farregarria, baina denak poz-pozik daude, bapo jan eta edan ondoren, eta jende askearen alaitasuna erakusten dute, bere horretan, erritmorik nahiz simetriarik gabe…

Nik Miguel Macusorekin baterat txistua jotzen dut (duela bizpahiru urte hila, 70 urtez Ithungo elizaina izan zen), eta danborrarena Jose Tellechea da, Jose Ignacio Tellechea Idigoras historialari ezagunaren aita.

Bide batez, Iturengo Mutil Dantzaren erritmoa (han “Zortziko” deitzen zuten arren, horrelakoa ez baita) egungo gazteek egiten dutena baino motelxeagoa da, dotoreagoa zen, gizon helduena… Baztango Mutil Dantzaren modukoa”.