Txantxangorrilaria deitzen naute beti,
herriaren barnean aurkitzen bakarti,
harrizko paisaietan artista ausarti,
eraikinez eraikin betoiko hegazti,
erraz-erraz egiten ahalegin guti.
Pintzela zait mugitzen, margoen artean,
txoriaren ber gisan, burua zeruan,
margo denak zabaltzen, laster mihisean,
harriz harri marrazten gure fatxadetan
ate eta leihoak margo guztietan.
Txantxangorria ere, behar den lekuan.
2023/05/27
Hatsaren Poesia – Olerki tailerra – Senpere
Alvaro Mundiñano Garciandia-ren margolanek inspiratua