Albisteak

GASTEIZ

‘Gazte hitzak’, ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa martxan da. 14 – 25 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago eta parte hartzeko epea urtarrilak 29-an bukatzen da. Informazio gehiagorako: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-ginfocon/eu/contenidos/evento/c311220/eu_c311220/c311220.html


ARTZENTALES

Gabonetan liburutegian liburu bat eskatzen dutenek orri markatzaile bat opari bezala jasoko dute. Bestetik urte berriari begira 2016, bi kurtso berri eskeiniko dira: Yoga ostegunetan goizeko 10:00-11:30 eta estimulazio kognitiboa astelehenetan arratsaldez 17:30-18:30.


ORDIZIA – ARAMA

Bi herriak batzen dituen ibilbidean hobekuntza lanak egin dira, 33.365,75 kostuarekin. Lan hauek egiteko Foru Aldundiko mugikortasuneko departamenduak 16.456,13 euroko diru laguntza eman du.


XANTA SOUSA SANTOS

Lesakarrak Euskadiko txinga eroate txapelketa laugarren aldiz irabazi du.


ELINBERRI

‘Historia’ -ren agiri berria irakurgai.


URRUÑA

Urtarrilaren 3rat arte zinema euskaraz euro baten truke.


ARTZINIEGA

Obra, eraikuntza eta instalazioen gaineko zergen ordenantzari behin betiko onarpena eman zaio. Orokorrean %5-eko zerga ordaindu beharko da.


AMOREBIETA – ETXANO

Amaitu dira Arzubiagako lanak, oinezkoei lehentasuna emanez. 120.000 euroko aurrekontuarekin.


ANDOAIN

20 eurotan salgai “Andoain eta andoaindarrak 400 iruditan” liburua. Atarian, Basteron eta Andoaingo liburudendetan.


EJEA

Udalak 17.766.765,74ko aurrekontua onetsi du.