Albisteak

BARAKALDO

Landeta kaleko ibilgailu aparkalekua hiri irteerarekin lotu du berriki egindako erreiak.


BIZKAIA

39 udalerrik abian jarri dute euskarazko ereduen aldeko informazino kanpaina.


IDIAZABAL

Toka txapelketa jubilatu elkartean otsailaren 4ean goizeko 11etan. Bi mailatan lehiatuko da txapelketa 8-12 eta helduak.


AUZOTEGI

Otsaila eta maiatza bitarteko ikastaroetan parte hartzekotz deialdia karrikaratu dute. Txistua asteartero 17:30etan, gaita ortzegunero 17:00etan eta euskal dantzak asteazkenero arratsaldez, taldeka, mailaren arabera. Argibidea: auzotegi@gmail.com


DONAPALEU

Herriko Etxeak, martxoaren 15 bitarte luzatuko dituzten argindar lan handiak medio, auzokideak ohartarazi ditu.


ASPARRENA

Edateko uraren arazketa, uraren zaintza eta kontrol unitateen kudeaketa, errepideen neguko garbiketa, eta energiaren aurrezpen eta efizientzia planak taxutzearen kudeaketak Asparreneko kontzejuekin lankidetzan egingo dira.


SOPELA

Otsailak 5era arte inauterietako mozorro lehiaketan izena ematea dago, Kurtzio kultur etxean 944065505 edo hallkulturala@sopela.eus en. Inauterietako desfilea otsailaren 7an izango da.


IRUÑEA

Iruñeako Giroa tabernan argazki erakusketa, Jarauta kalean. Light-painting Euskal Herrian izenarekin. Iñigo Labaien (Rosita jo ta ke) gure artista laguntzaileak egindakoa. Astelehenetik ostegunera 18:00-23:00, ostiral eta larunbatetan 18:00-04:00. Bertan dauden artelanak salgai daude 50 eurotan…


MURELU HAUTSI

Duela mende batzuk Bardenari loturiko populazio gunea euskalduna zela ezaguna bazen ere, Nafarroako Artxibategian kausitu berri den XIV. mendeko agiri batean irakurtzen ahal denak biziki merezi du: Aitzurieta, Areatzea, Baratzealzinea, Baratzeberrieta, Baratzetako Hodia, Baratzezarreta, Buztina,…


DONIBANE LOHITZUNE

Otsailaren 26 bitarte aurten hondartza zaintzaile bilakatzekotz hautagaiek izena ematen ahal dute. Argibidea Herriko Etxean ikusgai.