AUZOTEGI KULTUR ETXEA BERRIZ MARTXAN

Jakingo duzuen bezala AUZOTEGI KULTUR ETXEA martxan da berriz ere eta pilak kargaturik gatoz.

Arropa azoka berriz irekia dago, hurrengo astelehenean ikastaroetara izen emateak hasiko dira (Laister ikastaroen informazioa izanen duzue) eta asteartean 19:00etatik 21:00etara “meditación activa” saioa izanen dugu Auzotegin. Animatu eta pasa zaitezte apuntatzera. Beti bezala arratsaldeetan 18:00etatik 21:30etara egonen gara irekiak.