AUZOKIDEAK

‘Euskaraz bizi eta ikasi’ diska

Fundazioak abeslari askoren laguntzarekin Euskaraz bizi eta ikasi nahi dut bigarren diska atera du. Bideoklip hau bertan agertzen den abesti baten lekuko https://www.youtube.com/watch?v=LSH57P-xshs&list=PL63T-sXSKdnROz27ExUULwOdETg9sKiS_ . Diska lortu nahi izanez gero idatzi geurera harremana@elinberri.eus era.


Berbintzana taldea sagardotegira!

Hurrengo larunbatean, otsailaren 20an, BERBINTZANA TALDEAK IPARRAGIRRE sagardotegira txangoa antolatuko du. Izena emateko ez da zertan elkarteko kide izan behar. ANIMA ZAITEZ!!!


Non Nahi musika taldea

Non Nahi musika taldeak diska berria kaleratu du “Hemen gaude” izenekoa. Plataforma digitalean entzungai, https://www.youtube.com/watch?v=LSH57P-xshs&list=PL63T-sXSKdnROz27ExUULwOdETg9sKiS_ Diska fisikoa beraien kontzertuetan oparituko dutela jakinarazi dute.


Berbintzana ‘Tiramillas’-en

Berbintza, Tiramillas saioan atera zen. Zuzenean ikusterik izan ez zenutenek, saio osoa ikusteko aukera hemen duzue https://www.youtube.com/watch?v=RXVcTGoVzWo https://www.facebook.com/berbintzanataldea/posts/235747803424470?notif_t=notify_me_page


Inauteriak Tortotxikirekin

Joan de asteburuan Lizarrako herri inauterietan egon ginen tortotxiki dantzari txikiekin eta Basajaunarekin. Ostiral honetan berriz, Basajauna eta Aharia Mendigorriara joango dira hango inauteriak direla eta.


‘Basajaunaren eremua’

Gareseko Tortotxiki fundazioak bere bigarren ipuina atera berri du “Basajaunaren gotorlekua”, lotura honetan ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=uVM344XmoOQ .


BTT-a Berbintzanan

Pasa den larunbatean ESTEBAN SUESCUN LIZARBE TXARRINA kide den CONOR-SALTOKI BTT txirrindulari taldeak BERBINTZANA ingurutik 4 orduko entrenamendu bat egin zuen. https://www.facebook.com/berbintzanataldea/posts/234453936887190?notif_t=notify_me_page


Inauteriak Iruñeako Alde Zaharrean

Sasoi hauetan Inauteriaz gozatzeko unea iritsi da. Azken urte hauetan egin den bezala, Alde Zaharreko Jai Batzordeak prozesu partehartzaile baten ondorioz aurtengo Inauterien gaia aukera du… oraingoa… BELDURGARRIA!   Nolakoa da auzoa?? BELDURGARRIA Nolakoa izanen…


Fix Enduro Berbintzanan

2016ko urriaren 11 eta 16 bitartean Nafarroan 2016ko FIM INTERNATIONAL SIX DAYS OF ENDURO ospatuko da eta lasterketaren zati batzuk BERBINTZANAN egingo dira, urriaren 11 eta 12 egunetan. Nafarrora 35 herrialdetako 700 moto-gidari eta 3000…


AZPILAGAÑAKO GARTXOT KONPARTSAKO ERRALDOIEI ELKARRIZKETA

Azpilagañako erraldoiekin dugu gaurko hitzordua, Juana Labritekoa eta Pedro Mariskala, arratsaldeon bikote! 1.- Noiztik zaudete Azpilagañako jende artean? Nola sortu zen zuek sortzeko ideia? 2015. urteko martxotik gabiltza jende artean. 50 erraldoien aurrean aurkeztu gintuzten….